Local 4 - Arquitectura del Paisaje

PAISAIA, bizi-kalitate eta lurraldearen garapenerako balioa

Local4-ren jarduera lurralde bakoitzeko paisajismo, natura, kultura eta gizarte ondarearen ikasketan oinarritzen da, elkareragina duten prozesuak eta sortzen diren formak aztertzen, muga fisiko eta tenporalak ekidituz.

Local4k gure ingurumenaren diseinu eta plangintzan lan egiten du, paisaiaren kudeaketatik abiatuz, iraunkortasuna eta ingurumenaren balioekiko errespetua irizpide.

1985etik, Local4k osatzen duten profesionalek lurraldearen azterketa, antolaketa, babes, errestaurazio eta jarduera proiektu askotan parte hartu dute. Honela, natura gune nahiz hiri gunetan, Local4k lurraldearen kalitatea bultzatzeko eta pertsonen bere ingurumenarekiko harremana indartzeko, baliabideen iraunkortasuna eta gizakion bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin ikuspegi ezberdina ekartzen du proiektu hauetara.

Local4ren filosofia beraz, hurrengo belaunaldientzako baliabideen iraunkortasuna ziurtatzeko daukagun erantzukizun etikoan oinarritzen da.

Ingurune fisiko eta naturalen ingurune bisual eta giza ingurunearen ezagutzatik eta iraunkortasunaren printzipioak betez, Local4k balio erantzi bat eskaintzen du eta erabileren dibertsitatea bateratzeko eta hiri garapen berrietan sartzen diren konfliktoak murrizteko helburuarekin.

© creactivitat