LOCAL4 ingurugiroaren ikerketa lanak, paisai-proiektoak, hiri-proiektoak eta lorategi proiektoak burutzen dituen paisaiaren arkitektura bulegoa da. Paisaia lantzen duten disziplina ezberdinetako profesionalek osatzen dute lan talde hau; paisaiaren arkitektoak, arkitektoak, biologoak, nekazal ingeniariak, guztiak proiekto ezberdinen diseinu eta burutze prozesuan esperientzia handia dute bai estatu mailan bai atzerrian.
LOCAL4ren filosofiak hurrengo belaunaldientzako lurra egoera hoberenean uzteko daukagun erantzukizun indibiduala eta kolektiboaren alde egiten du lurrak ematen dizkigun baliabideak kudeatuz belaunaldiz belaunaldi. Baliabide hauen barruan ez daude soilik ondasun erabilgarri eta neurgarriak baizik eta paisaien kalitatea bezalako zenbakaitzak diren beste zenbait elemento. Helburu nagusia bizi-kalitatea hobetzea da lurraldearen eta gizakia eta bere ingurumenaren arteko erlazioen kalitatea landuz. Honetarako beharrezkoa suertatzen da ingurune fisiko zein naturala, begi-ingurune eta ingurune soziala ezagutzea eta aurrerapen iraunkorraren printzipioak errespetatzea, hiri-garapen berrietan suertatzen diren gatazkak murrizteko eta lurraren erabilera ezberdinak bateragarri egitea lurraldearen BALIOA gora egin dezan.
LOCAL4ren paisajistak gune irekien analisi, kudeaketa, diseinu eta tratamenduan dihardute eskala ezberdinetan. Helburu orokorra gizaki eta ingurumenaren baldintzak zein baldintza estetiko eta teknikoak betetzen dituzten paisaiak sortzea da, gune kultural eta naturalen babesa eta kontserbazioa aintzat hartuz
LOCAL4k jakintza humanistiko eta teknikoa zein gaitasun artistiko eta sormenezkoa bateratzen ditu bere proiektoak garatzeko.
AKTIBITATE MOTAK
LOCAL4ren aktibitate profesionala administrazio publikoen edota erakunde eta bezero pribatuen enkargu pribatuetara zabaltzen da. Era berean ingenieritza, arkitekto, ingurumen kontsultore edo ondare naturalaren fundazioekin elkarlanak burutzen ditu.
AZTERLAN ETA TRATAMENDU PAISAJISTIKOAK
- Natur gune babestuen paisaiaren azterlanak
- Aireportu edo autopisten tankerako azpiegituren ezarpenerako ingurumen
-diagnosiak
- Ibaiertzen erabilera publikorako egokitze eta errestaurazioak
- Basogintza guneen errestaurazioak
- Hezeguneen errestaurazioak
- Aktibitate berrien garapena: ekoturismoa…
HIRI PROIEKTOAK
- Plaza eta parkeen diseinua
- Antolamendu proiektoak
- Paisaiaren ikerkuntza lanak.
- Karta paisajistikoak
- Hiri zuhaitzen antolamendua
LORATEGI PUBLIKO ETA PRIBATUAK
- Lorategi korporatiboak, lorategi botanikoak
- Golf zelaiak, hotelak